Enpresa gaztea eta familiarra gara, oinarria Fuerteventuran duena. Gure zaletasuna ogibide bihurtzea lortu dugu eta horregatik, autokarabanen alokairura dedikatzen gara. Fuerteventuran eta gainontzeko irlan zehar bidaiatzeko modurik onena dela uste dugu, eta horregatik, zerbitzu hori eskaintzen diegu, guk bezala, etxe diren ibilgailu horiek ematen duten askatasuna gustuko duten pertsonei. Merkatuan dauden autokarabanarik onenak eta osoenak alokatu ahal izango dituzu, oso prezio onean.
Autokarabana erabilera anitzeko ibilgailu bizia da. Oporrez gozatzeko aukera emango digu, beste ikuspuntu batetik, ordutegirik gabe, betebeharrik gabe, naturarekin harreman zuzena mantentzeko aukera eskainiz, tokietan barrena ibiltzeko erreserba eta murrizpenik gabe, inguru paregabeetan gaua pasatu eta bertan esnatzeko aukera ematen du eta gure senide eta lagunekin une apartak konpartitzeko aukera ere bai. Autokarabanak hondartza bakarti batean zein mendi batean egun lasaiak pasatzeko, hiriak ezagutzeko edota kirola egiteko aukera emango dizu, esate baterako, txirrindularitza, urpekaritza, arrantza, golfa, surfa, windsurfa, kitea, espeleologia, eskalada, motocrossa, ibilaldiak eta gaua toki bakarti eta aldenduetan igarotzea eskatzen duten mota guztietako zaletasunak, adibidez ornitologia. Gure ibilgailuek kargarako espazio handia dute sotoan, gustuko duzun kirol edo zaletasuna egiteko beharrezko duzun ekipamendu oro zurekin eraman ahal izateko.
Kanariar Uharteek, eta bereziki Fuerteventurak eta Lanzarotek, Atlantikoko hondartzarik onenak dituzte eta klima paregabea dute. Oporrak urteko edozein arotan planifikatzeko aukera emango dizu horrek. Urteko batazbesteko tenperatura 22 gradu zentigradokoa da eta eguzkia 4.000 ordutik gora argitzen du, urtean. Uhartearen bazter eta txoko guztietan daude argitasuna, isiltasuna eta lasaitasuna, murgil zazu zeure burua bertan. Ekialderago dauden irlak, Fuerteventura eta Lanzarote, geologia hutsa dira, urpeko paisaiak eta ilargi paisaiak, urdin turkesa ur argiak, lur egartsuak, oasiak palmerekin... Zalantzarik gabe, kontraste handiko lurra da. Gozatu bere gastronomia eta kulturekin. Interes handiko toki ugari eta aisialdirako eskaintza zabala eta anitza daude, pertsonarik zorrotzenak ere ase uzteko modukoak.
Edozein kirol edo jarduerarako ikastaroa egin edo materiala alokatu nahi baduzu, jo zazu guregana inongo zalantzarik gabe. Hitzarmenak ditugu Fuerteventura eta Lanzaroteko kirol zentro nagusiekin eta eskolekin, zuk eta zurekin doazenek oporrez gozatzea ez beste kezkarik izan ez dezazuen.
Fuerteventuran, Lanzaroten edota Kanaria Handian egingo duzun egonaldirako gure autokarabana bat alokatzeko arrazoi batzuk azaltzen dizkizugu ondoren:
Ez duzu hotelik ordaindu beharrik izango.
Ez duzu ibilgailurik alokatu beharrik izango.
Ez duzu beti taberna edo jatetxeetan jan beharrik izango, gure ibilgailuek ongi hornitutako sukaldea baitute.
Toki berri batera iritsitakoan ez dituzu maletak egin eta desegin beharrik izango.
Hoteletako sarrera eta irteera ordutegiekin ez duzu kezkatu beharrik izango.
Toki gehiago ezagutzeko modua izango duzu, uharte desberdinetan zehar ibiltzeko aukera izango duzu, gauez hotelera- itzultzeko beharrik izan gabe.
Zure maskota ekarri ahal izango duzu zurekin batera.
Opor bikainak izateko modua da, zure erritmora, toki bakoitzean igaro nahi duzun denbora aukeratuz.
Urte hauetan gureganatu dugun esperientzia eskaintzen saiatzen gara, gure zerbitzuak erosotasunik, kalitaterik eta bermerik handiena izan dezan.
FUERTEVENTURA AUTOKARABANAK, NAHI DUZUN TOKIRA…NAHI DUZUNEAN.