Autokarabanaren erreserba egin aurretik zer jakin behar dut?
Guretzat funtsezkoa da alokairurako baldintza orokorrak ezagu ditzazula, gure zerbitzuaren garbitasunak eta argitasunak balio handia baitute guretzat.
Zer motako erregaia behar dute autokarabanek? Zenbat kontsumitzen dute?
Gure bezeroek egiten duten kilometro kopuru handia dela-eta erregaia gasolioa da, merkeagoa, eta bere kontsumoa gutxi gorabehera 12/14 litro/100 Km da. Motoreak 2200cc dira eta beren potentzia 100 eta 130CV artean daude.
Zenbat neurtzen du autokarabana batek? Zein da autokarabana baten gurutzaldi abiadura?
Altuera 2,64m. eta 3,07m. Artean dago (maletategia kontutan hartu gabe), zabalera 2,35m. da eta luzera 6,36m. eta 6,46m. artean dago, hautatutako modeloaren arabera. Bizikleta-eramatekoa hartuz gero metro 1 gehitu behar zaio ibilgailuaren luzerari. Gurutzaldi abiadura 100-110km/orduko da, osorik beteta dagoenean. Gure autokarabana guztiak gidatzeko B motako gidabaimenarekin nahikoa da. Harritu egingo zaitu gidatzeko zein errazak diren ikusita.
Zeintzuk gauzak zaindu beharko ditut autokarabana gidatzerakoan?
Bere altuera nagusiki, zubiekin arreta handiz ibili beharko duzu, balkoiekin, aparkalekuetako altuera mugatzaileekin eta gasolindegietan. Zuhaitzetako adarrekin ere kontuz ibili beharko duzu. Ongi jar zazu atzerako ispilua. Haizeak gogor jotzen duen egunetan abiadura zerbait jaitsi beharko duzu, bereziki abiadura handian doazen kamioi edota autobusekin topo egiten duzunean. Kontuz ibili beharko duzu sabaileiho eta leihoekin, gidatzera zoazenean itxi itzazu aurretik. Gogoratu kanpoko eskailera igo eta esekilekua bildu behar dituzula. Aseguruak ez ditu bere gain hartzen arduragabekeriagatik eragindako kalteak. Hondartza batera sartu nahi baduzu edo egoera txarrean dagoen bide batetik bazoaz, zaindu zazu ibilgailuaren beheko altuera, behar bada beste pertsona batek kanpotik laguntzea egoki izan daiteke. Arduraz jokatu eta astiro gida zazu, mesedez. Autokarabana ez da 4x4 bat. Ibilgailua luzea da. Toki txikian aparkatzeko maniobrak egiteko pertsona baten laguntza beharko duzu, kanpotik gida zaitzan. Gogora zazu bizikleta-eramatekoak zabalduta(gehigarri gisa hartzea aukeratzen baduzu) metro bat luzatuko duela ibilgailuaren luzera.
Edozein tokitan aparka dezaket autokarabana?
Bai, aurkakoa espreski adierazten ez den bitartean.
Zenbat gasoliorekin utziko didazue autokarabana? Kantitate berarekin itzuli behar dut?
Autokarabana guztiak gordailua betea dutela ematen ditugu, itzulitakoan ere gordailuak betea egon beharko du.
Autokarabana garbia utziko didazue? Nola itzuli behar dut?
Ibilgailu bakoitza gainbegiratu eta garbitu egiten dugu utzi aurretik, higienizatzeko eta baldintzarik egokienetan uzteko. Itzultzeko garaian, bere barrualdeak garbi egon beharko du. Halaber, ur zikinen eta komunen biltegiak hustuta egon beharko dute. Hori horrela egiten ez baduzu, zuk aurretik jarritako fidantzatik 60 € galduko dituzu, ibilgailuaren garbiketa dela-etaa.
Autokarabana alokatzerakoan zein motako asegurua kontratatzen dut? Zertarako balio du fidantzak?
Alokairuak gaineratzen duen asegurua da Erantzukizun Zibileko hirugarrenei ematen zaiena, horri arrisku orotarakoa gehitu behar zaio, 600€ko frankiziarekin, lapurreta eta sutea kubritzen dituena Europar Batasun osoan, nazioarteko bide laguntza du, ostatu eskubidea eta garraioa istripu edo matxurarik bada. 600 €ko fidantza dagokio gure autokarabanek duten arrisku orotarako aseguruaren frankiziari. Ondorioz, kalte baten errudun bagara konponketaren ordainketa fidantzaren bitartez egingo genuke. Erruduna hirugarren bat bada, bi aldeek hitzartutako partea era egokian bete beharko da, bi aldeek izenpetua egon beharko du, argi adieraziz errua norena izan den.
Alokairuaren epeak iraun duen bitartean egin diren eta bezeroaren errua diren kalteak 600€tik beherakoak badira fidantzatik kenduko dira.Polizak ez ditu bere gain hartzen bezeroak gehigarri gisa alokatzea erabaki duen objektuak (TBa, DVDa, bizikleta-eramatekoa, 12V/220V bihurgailua…), ezta istripu, lapurreta edo sute orduan ibilgailuaren barruan zeuden objektu pertsonalak ere. Bezeroaren ardura izango dira, berak alokatutako gehigarriak ordaintzeko fidantza erabili daiteke.
Kontratuan azaltzen ez den pertsona batek gida dezake ni nekatuta banago? Zenbat gidarirekin egin dezakegu kontratua?
Bai, aseguruaren gutxieneko baldintzak betetzen dituen bitartean: 25 urtez azpikoa ez izatea eta gidabaimena gutxienez bi urtez izatea. Kontratuan azaltzen den pertsonak ibilgailuan egon beharko du, gidatzen ari ez bada ere. 2 gidari jarri ditzakegu kontratuan.
Autocarabana erabat autonomoa da?
Bai, autokarabanak bateria osagarriari konektatutako eguzki xafla du, argia emateko (bateria hori motorea piztuz ere karga daiteke, kargarako errelearen bitartez). Bonbona 2 gas ditu, sukalderako, ura berotzeko eta hozkailurako. Bestalde, urarentzat 3 biltegi ditu: ur garbirako bat, ur zikinak biltzeko beste bat eta komuneko uretarako beste bat, hurrenez hurren. Ur garbirako ohiko biltegiek 130 litroko edukiera dute, gutxi gorabehera. 90 litroko beste biltegi bat gehitu dugu bere autonomia handiagoa izan dadin (220 litro). Guk beteta emango dizkizugu. Horrek 3-4 egunerako autonomia emango dizu (dutxaren erabileraren arabera gehiago ere izan daiteke). Biltegi horiek irlako gasolindegi geheinetan betetzeko aukera izango duzu. Komuneko urak eta ur grisak husteko zenbait toki daude, zeintzuk diren jakiteko horiek zehazten dituen mapa utziko dizugu, mapa berean gasolindegiak azaltzen dira. Bi bonbona gasekin nahikoa izango duzu alokairua bi aste baino gutxiagokoa bada. Betetako 2 bonbona hartzeko aukera izango duzu gure instalazioetan diru gehiago ordaindu beharrik gabe zuk egindako alokairua 2 astetik gorakoa bada, edo gasolindegian bete ahal duzu, agiria aurkeztu beharko diguzu ondoren guk dirua itzuli ahal izateko.
220V daude autokarabanan?
Bai. Gure ibilgailuek 12v 220v bihurgailua dute gehiagrrien artean eta tentsio jarraia ematen dute. Aldi bereko hornitzerako gehienezko potentzia du, ondorioz zenbait etxetresna elektriko ezingo dira batera konektatu. Konektatu aurretik begiratu aparatuen potentzia zein den. Potentzia Wattetan neurtzen da (W) eta aparatu eta etxekotresna elektriko guztietan zehaztua dator. Normalean bihurgailuek 300Wko gehienezko potentzia dute. Ez duzu inongo arazorik izango zure ordenagailu eramangarria konektatzeko, edota edozein argazki edo bideo kamera kargatzeko.
Kontuz ibili ile-lehorgailuekin, plantxekin, txigorgailuekin eta beroa igortzen duten antzeko aparatuekin bihurgailua apurtu dezakete-eta (Bere kontsumoa 1000-2000W inguru da). Arrazoi horregatik ez diogu bezeroari kosturik gabe eskaintzen autokarabanaren alokairuarekin batera.
Zein da autokarabanaren ekipamendua?
Gure autokarabana guztiek aire girotua dute kabinan, bonbonak bete gas, botila bat komunerako likido kimikoaz betea, argindarrari konektatzeko egokigailuak Europako herrialde gehienentzat balio dutenak, ur biltegia betetzeko tutu malgua eta egokigailua, kanpinetarako 220V luzagailua, berriz karga daitekeen argi eramangarria, larrialdi triangeluak, 2 txaleko islatzaileak, ordezko bonbillak dituen kutxa, erremintak,motorearentzako lata bat olio, likido hoztzailedun lata, CD mp3 irratia urrutiko kontrolaz, itzalgailua, ibilgezteko kontrola, segurtasun itxiera, gas sentsoreak alarmekin, bateria kargatzeko matxardak, garbiketa kita, ibilgailuaren gidaliburua, bizilekuaren erabilerarako gidaliburua eta uharteetako mapak.
Ekipamendu osoa ikusteko irakurri zazu ALOKAIRURAKO MODELOAK atala.
Gehigarri batzuk daude zure oporretarako oso erabilgarri izango zaizkizunak, horiek ikusteko begira zazu PREZIOAK/GEHIGARRIAK atalean.
Zer gertatzen da alokairuak irauten duen bitartean ibilgailuak matxurarik badu?24 orduko bide asistentzia du ibilgailuak?
Gure ibilgailuak etenbage berritu egiten ditugu eta ondorioz gutxi erabilitakoak dira, halere, Fuerteventura Autocarabanatan edozein arazo tarteko denean beharrezkoa den laguntza jasotzeko lantaldea dugu. Ibilgailua matxuratzea gerta daiteke, orduan, enpresak hurbilen dagoen kontzesionarioa zein den esango dizu dagokion konponketa egin ahal izateko. Horretarako 24 orduz kasu egingo dizuten telefono zenbakia izango duzu eskura, deitu ahal izateko. Gainera, beste telefono zenbaki bat emango dizugu jaiegunetan gure langileekin harremantetan jarri ahal izatekos.
150 € baino gehiago den edozein konponketa enpresak baimendu beharko du, ibilgailua itzultzen duzunean bueltatuko dizugu diru kantitate hori. Diru kopuru horren azpitik, zuk zeuk egin izan ahalko duzu ordainketa, gure baimenik behar izan gabe. Bi kasuetan, gure datuak biltzen dituen faktura eskatzea arren eskatzen dizugu. Gure datuak alokairuaren kontratuan dituzu zehaztuak. Matxura momentuan bertan konpon ezina bada eta enpresak ordezko ibilgailurik ez badu, bide laguntza zerbitzua dugu. Zerbitzu horrek, ibilgailuan doazen pertsonei gertu dagoen hotel bat bilatuko die bertan gaua igaro dezaten. Halaber, B motako alokairuko ibilgailua izango dute eskura.
Zer gertatzen da ibilgailuarekin istripua badut?
Oporrekin jarraitzea galarazten duen edozein motako ezusteko istripua gertatzekotan kontratua bertan behera geldituko litzateke. Ondorioz ez da aurretik ordaindutako diru kantitaterik itzuliko ezta alokairua bukatzeko gelditzen diren egunengatik jarritako dirua ere.
ONDOREN ZURE OPORRETARAKO ERABILGARRIAK IZAN DAITEZKEEN ETA AHAZTU EZIN DITZAKEZUN OBJEKTUEN ZERRENDA BAT DUZU:
Kanpatzeko.
Linterna.
Pospoloak eta pizgailua.
Papera eta boligrafoak.
Kartak eta mahai jolasak.
Liburuak.
DVD filmak eta CD musika. (DVDa eta TBa gehigarrien artean daude).
Eltxoentzako aparatua eta tabletak.
Sakeleko telefonoa eta kargadorea. Bideo eta argazki kamerentzako kargadoreak.
Eguzkitarako betaurrekoak eta eguzkitarako krema.
Garbitasuna zaintzeko.
Xaboia eta xanpua.
Hortzetako eskuila eta dentifrikoa.
Bizarra mozteko tresnak.
Orrazia eta eskuila.
Komuneko papera.
Mukizapiak.
Eskuzapi higienikoak.
Orratza eta haria.
Lehen laguntzarako.
Norbanako sendagaiak.
Antibiotikoak.
Termometroa.
Aspirinak.
Tiritak.
Ubelduretarako pomada.
Erreduretarako pomada.
Eltxoak uxatzekoa.
Betadinea.
Ur oxigenatua.
Matxardak.
Gazak eta y esparatrapua.
Atzerrira bidaiatzeko.
Atzerrirako osasun txartela.
Hiztegia.
Pasaportea.
Interes turistikoa duten tokien helbideak.
Dirua eta txartelak.
Gidabaimena.
OBJEKTU BATZUK DAUDE GUK EMAN AHAL DIZKIZUGUNAK, HORRELA EZ DITUZU ZUK ZURE ETXETIK EKARRI BEHARRIK IZANGO (horri buruzko informazio gehiago duzu PREZIOAK/GEHIGARRIAK atalean):
Mahaia eta kanporako aulkiak.
Etzaulkia.
Sukaldeko tresneria.
Oherako eta komunerako arropak.
Barbakoa eta osagarriak.
Haurrentzako aulkia.
15”ko TB laua, DVDa…