El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

ENPRESA ETA ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK
ISLAS CANARIAS
ADW - ARTE & DISEÑO WEB
ACE CARAVANAS SA
ACE RENT
FUERTEVENTURAN ETA LANZAROTERAKO EGURALDIAREN AURREIKUSPENA EZAGUTU
SITUACION ACTUAL EN FUERTEVENTURA
SITUACION ACTUAL EN LANZAROTE
EGURALDIAREN IRAGARPENA FUERTEVENTURAN
MAGIC SEE WEED

ALOKAIRURAKO BALDINTZA OROKORRAK

Erreserba eta fidantza

Akuradunak eta gidariak edo gidari osagarriek 25 urtetik gorakoak izan beharko dute eta B motako gidabaina gutxienez duela bi urte aterea izan beharko dute, gidabaimenak indarrean egon beharko du eta ez iraungia. Autokarabana akuradunak jaso ahal izango du bakarrik eta ez beste inork.
Nahitaezkoa da akuradunaren zein balizko gidarien nortasun agiriak aurkeztea alokairuaren hasieran. Halaber, akuratzaileak beste edozein motako nortasun agiri eska dezake, beharrezko ikusten badu.
Erreserba baieztatzeko nahitaez alokairuaren zenbateko osoaren %30a ordaindu beharko da banku transferentzia bidez. Aurrerakin hori gabe eta akuradunaren idatzizko baieztapenik gabe, erreserba baieztatu gabe geldituko da. Ordainketa horrek suposatzen du alokairurako baldintza orokor guztiak eta bakoitza onartzen direla.
Autokarabana jasotzeko alokairu kontratua izenpetu beharra dago eta sinatu aurretik, alokairuaren diru kantitate osoa ordaindu beharra dago (esku-dirutan, VISA/mastercard motako kreditu txartelekin edo banku txekearen bidez). 600 €ko fidantza ere ordaindu baharra dago kontratua sinatu aurretik (VISA/Mastercard kreditu txartelekin ordaindu daiteke bakarrik). Dena egoera onean dagoela baieztatutakoan itzuliko da fidantza. Akuradunak ibilgailua itzuli eta 7 egun izan ditzake akuratzaileak dena egoera onean dagoela baieztatu ahal izateko.
Kilometrajea mugagabea da, 3 egunetarako alokairuan salbu, 900 kmtara mugatua baitago. Gehiegizko kilometro kopurua 0,3€/km kobratuko da itzulitakoan.
Erabilera txarrak eragindako hausturak edo kalteak badaude, akuratzailearen arduradun teknikoak zehaztuko du beren zenbatekoa. Zenbateko hori akuradunak ordaindutako 600 €ko fidantzatik kenduko da.


Baliogabetzea

  • Hasiera epe aurreko 30 egunetik gora eginez gero erreserbaren %25a galduko da.
  • Hasi aurreko 30 eta 15 egun bitartean, erreserbaren %50a galduko da.
  • Hasi aurreko 14 eta 7 egun bitartean, erreserbaren %75a galduko da.
  • Alokairua hasi aurreko 6 egunetan jakinarazten bada edo ez bertaratzeagatik erreserba osoa galduko da (%100) eta
  • kontratua indarrik gabe geldituko da.
  • Alokairuaren eperen bat erabili gabe geldituz gero ez da diru kantitaterik itzuliko.

Asegurua

Autokarabanak ditu arrisku orotarako asegurua 600 €ko frankiziarekin eta 24 orduko bide laguntza. Ezbeharrik gertatuz gero akuradunak bere kalteak ordaindu beharko ditu frankiziak ezarritako mugara arte bakarrik (600€), erruduna hirugarren bat bada salbu, bi aldeek ongi bete eta sinatutako partean horrela adierazten bada.
Ibilgailuak bidai laguntza poliza du Europako eta Mediterraneo erriberako herrialdeetarako baliagarri dena. Zehaztutako herrialde horietako mugak gainditzea espreski debekatua dago. Halaber, gatazka edo gerra egoeran dagoen edozein herrialdera bidaiatzea debekatua dago. Europatik kanpo dagoen Mediterraneoko erriberan dagoen edozein herrialdera bidaiatu nahi izanez gero (Maroko, Turkia…) akuratzaileari jakinarazi beharra dago nahitaez oniritzia eman dezan eta bidaia egiteko beharrezkoak diren izapide legaklak burutu ditzan.
Edozein ezbehar akuratzaileari jakinarazi behar zaio era frogagarrian 24 orduko epe barruan. Horrela egiten ez bada, akuraduna aseguru konpainiak erabakitzen duenaren menpe geldituko da eta enpresa akuratzaileak jaso ditzakeen kalteen erantzukizuna berea izango da, kalteak konpondu behar badira edota ibilgailua geldiarazi bada.
Polizak bere gain hartzen dituen gauzen artean ez dauden inguruabar edota gertakarietatik eragindako erantzukizun zibilen arduraduna  akuraduna izango da.
Legeek ezartzen dutenez, ibilgailua erabiltzeagatik akuradunak edota hirugarren pertsonek jasotako kalteen ardura ez da akuratzailearena izango, ezta ibilgailu barruan utzitako objektuen galera edo lapurretarena ereo.
Akuradunak ordaindu beharko ditu autokarabanaren oinarrizko ekipamenduan ez datozen eta akuratzaileari alokatutako gehigarri edota osagarriak apurtze, sute edota lapurreta kasuetan. Adibidez: bizikleta-eramatekoa, TBa, DVDa, aulkiak, mahaiak…


Garbiketa

Autokarabana erabat garbi eta higienizatua, barrualdea zein kanpoaldea, eta erabiltzeko gertu uzten da. Egoera berean itzuli behar da eta ur grisen eta komuneko uren biltegiak hustuak egon behar dute. Horrela egiten ez bada, 60 € kenduko dira fidantzatik garbiketa dela-eta.


Isunak eta zigorrak

Ibilgailuaren erabilera normala egin behar da, ezin dira baimenduta dauden baino pertsona gehaigo eraman, espreski debekatua dago akuradunak ibilgailuarekin txapelketa edo lasterketa batean esku hartzea, merkantzia garraiatzea, edozein ibilgailu edo objektu bultzatu edo atoian eramatea, bere erabilera hirugarren pertsonei uztea,gaizkileei laguntzea, ibilgailuarekin errepideetatik kanpo gidatzea eta alkohol edota drogen eraginpean gidatzea.
Akuraduna derrigortua dago ezarritako arauak eta trafiko legeak betetzera. Indarrean dauden arauak ez jarraitzeagatik zigorrik edo isunik jasotzen badu bera izango da erantzule, eta berea da ardura enpresa akuratzaileak horren eraginez jasotako kalteena ere. Horrenbestez, berak ordaindu beharko ditu gastuak baita ibilgailua geldiarazia egon den bitartean enpresa akuratazaileak berriz alokatu ezin izanagatik eragindako kalteak ere.


Kalteak

Autokarabana eta bere gehigarriak egoera onean ematen zaizkio akuradunari, utzi aurretik gainbegiratu egiten direlarik. Akuradunak alotatutakoa zaindu beharko du, emandako gidaliburuak eta argibideak irakurriko ditu eta autokarabana arreta handiz eta kontuz gidatu beharko du, bere ardurapean geldituko dira erabilera txar edota arriskutsu batek eragindako kalteak. Haustura, kalte edo matxura kasuetan akuradunak akuratzaileari jakinarazi beharko dio nahitaez arazoa igarri ondoko 12 orduetan. Ohartarazteak garrantzi handia du. EZ jakinarazteak ibilgailua ondoko akuradunari garaiz ez uztea ekar dezake, ondorioz, akuratzaileak akuradunari egun bateko alokairua eskatzeko eskubidea izango du.
Akuradunak gainean izan beharko ditu beti ibilgailuaren agiriak eta giltzak, ezingo ditu ibilgailuaren barruan utzi. Akuraduna ibilgailua beti itxia uzteaz arduratuko da. Akuradunak giltzak galtzen baditu 125 € ordaindu beharko ditu.
Ibilgailuaren leiho eta sabaileihoguztiak itxita egon beharko dute gidatzerako garaian (kabinakoak salbu). Aseguruak ez du axolagabekeriak eragindako kalteak bere gain hartzeno.
Ur edangarriaren biltegia erregaiez betetzeak, edo erregaiaren gordailua edateko ona den urez betetzeak, aurretik jarritako fidantza osoaren galera ekarriko du.
Aseguruak ez ditu bere gain hartzen erabiltzailearen arduragabekeriak edo ausarkeriak eragindako kalteak. Ez ditu ere bere gain hartzen lurrezko bideetatik edo hondarrezko bideetatik ibiltzeagatik eragindako kalteak.Gogoan izan autokarabana ez dela 4x4 bat eta ez dagoela gisa horretako bideetatik ibiltzeko prestatuas.

Erregaiaren gastuak eta mantenua

Ibilgailua ematen dugu motorearen mantenu azterketa gainditua duela. Ibilbidearen iraupenak edo bideen egoerak eskatuta, akuradunak beharrezkoak diren mantenurako ekintzak egingo ditu akuratzailearen ordez, azken horrek beren kostuaren dirua itzuliko dio.
Erregaiaren gastuak akuradunak ordaindu beharko ditu. Ibilgailua itzultzerakoan gordailua beteta egon beharko da, hau da, jaso zuen moduan. Horrela egiten ez badu, diferentzia kobratuko zaio 6 euroko gainkargarekin, gordailu betetze zerbitzua dela-eta. Mantenurako gastuak, olio aldaketa eta abar akuratzailearen ardura dira. Akuradunak ur eta olio mailak eta gurpilen presioa begiratu beharko ditu 1000 Kmko. 5000 Kmtik gorako alokairuen kasuan akuratzailearekin argitu beharko dira mantenurako baldintzak.
150 €tik gorako edozein konponketa akuratzaileak baimendu beharko du, ondoren, ibilgailua itzultzeko garaian bueltatuko zaio akuradunari diru kantitate hori. Kantitate horretatik behera berriz, akuradunak zuzenean egin ahal izango du ordainketa akuratzailearen baimenik gabe.
Bi kasuetan beharrezkoa izango da akuradunaren izenean dagoen faktura ofiziala aurkeztea. Horrela egiten ez bada ezingo da diru itzultzerik eskatu.
Gurpilak egoera onean daudela uzten da ibilgailua. Gurpil bat zulatu edo apurtzen bada alokairuak irauten duen bitartean, akuradunak ordainduko du gastu hori eta ezingo dio inolaz ere gastu horren ordainketa akuratzaileari eskatu.


EMATEA, ITZULTZEA, EZ ERABILITAKO GARAIA

Autokarabanaren ematea eta itzultzea akuratzailearen etxean egingo da, horiek egiteko data eta ordua alokairurako kontratuan zehaztutakoa izango da. Hitzartutako ordutegiz edo akuratzailearen etxez kanpo edozein itzulpen egiteko, akuradunak 20 € +  I.G.I.K  ordaindu beharko du gehiegizko ordu edo joan-etorri bakoitzeko. Ibilgailuaren itzulerak ezingo du inoiz gainditu kontratuak muga gisa jarritako hurrengo eguneko eguerdiko 12:00etako epea. Ordu horretara arte, orduz ordu fakturatuko da itzuleraren atzerapena. Baimendu gabeko atzerapenak eguneko ohiko tarifaren hirukoitzaren gainkarga izango du, kontratuak muga gisa jarritako hurrengo eguneko eguerdiko 12:00etako epe horretatik aurrera.


Akuradunak kontratatuak ezarritako akuraren iraupena luzatu nahi badu, akuratzaileari jakinarazi beharko dio berak baiezta diezaion iraupena luza daitekeen ala ez.


Erabili gabe gelditzen den alokatutako epea edo ibilgailua alokairua bukatu aurretik iitzultzen bada, ez zaio dirurik itzuliko akuradunari.


Autokarabanak beren erabilerarako egoera onean ematen dira, hori horrela, alokairuak irauten duen bitarteko hausturak edo kalteak ez du inongo kalte-ordainketarako eskubiderik ematen.


Edozein motako ustekabeko ezbeharra gertatuko balitz eta horrek zure oporrekin jarraitzea oztopatuko balu, kontratua bertan behera gelditzen da. Ondorioz, ez da aurretik jarritako diru kantitaterik itzuliko, ezta alokairuak zehaztukako epea bete gabe gelditu diren egunen alokairuko dirurik bueltatuko.Akuratzailearen ardura ez diren gertakarien eraginez, matxura, istripuak eta antzekoak adibidez, autokarabana garaiz itzuli ezin badaiteke, akuradunak akuratzaileari aurretik jarritako fidantza eskatu ahal izango dio bakarrik, eta ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.


Fuerteventura Autokarabanak alokatutako ibilgailua kategoria bereko edo goragoko beste batengatik aldatzeko eskubidea gordetzen du ibilgailua emateko egun bertara arte.Agiri honetan zehazten diren baldintzak betetzeko edo interpretatzeko sortzen diren desadostasunak argitzeko, bi aldeak Puerto del Rosarioko epaitegien eskumen eta eskuduntzaren menpe gelditzen dira, beste edozein eskumeni espreski uko eginez.

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

 
Copyright 2009 © SERVICIOS-RENT FUERTEVENTURA S.L.   CIF: B-76029867
ESPAÑA ENGLISH DEUTCH ITALIANO FRANCAIS PORTUGUÊS